lunes, 29 de mayo de 2006

ESKOLA-IRRATIA, KOMUNIKABIDEA TRESNA PEDAGOGIKOA BIHURTUTA


Testu hau irakurri ondoren, argi gelditu zaigu oso dibertigarria izan daitekeela eskola barneko Irrati bat sortzea eta aldi berean, oso aberasgarria izan daitekeela hizkuntza batentzat. Informazioa ikusteko hementxe klitatu.
Oso interesgarria iruditu zaigu, testu hau. Gure ustez Irrati bat sortzea ikastetxearen inguruan oso onuragarria izango da hizkuntza bat garatzeko eta euskararen kasuan, hizkuntz gutxitua izanik, askoz hobeagoa izango da .
Komunikabide honi esker ikastetxearen barnean, hizkuntza (euskara ) garatzea errazagoa izango da honek ikasleengan izango duen ondorioagatik. Are gehiago, ikasleak protagonistak izan beharko dira komunikabide alternatibo hauen barnean, beste ikasleak gehiago kontzientziatu ahal izateko.
Honela hizkuntza horren erabilera sustatzea lortuko dugu, ikasleak aldi berean gozatuz hizkuntza erabiltzean eta erabilera egokiago bat lortuz.
Ondorioz uste dugu euskara irakasten den ikastetxeetan oso positiboa izango zela honelako irratiak sortzea, hizkuntzaren erabilera handiago bat izateko. Kontuan izanik gainera gaur eguneko teknologiekin oso erraza dela bat sortzea gastuak minimoak izanik.