jueves, 27 de mayo de 2010

ZER DA TELEBISTA


Telebista gaur egungo gizartean, indar gehien daukan komunikatzeko tresna da. Hau honela da, ikusmena eta entzumena behar direlako bertan agertzen diren informazio ezberdinak hartzeko.

Heziketara bideratzen badugu tresna teknologiko hau esan beharra dago, oso onuragarria izan daitekeela, honek dituen kualitateengatik eta daukan indarragatik.

Hau dela eta hezkuntzan erabiltzea oso positiboa izan daiteke umeak ikasterako garaian beste motibazio batekin aurrera eramango dutelako prozesu hau.Informazioa ikusteko hemen klikatu!

Informazioa oso azkar emana izango da telebistaren bitartez. Honi esker ikasleak, bakarrik informazio nagusia pertzibituko dute eta hau barneratu ahal izan go dute. Honen bidez informazio sekundario guztia albo batera geladituko da.

Aldiz liburuekin ikasleak, heziketaren protagonistak, aspertzeko erreztasun handiago bat izango dute geldotasunagatik eta ez dute informazioa ondo asimilatuko.

Guzti honexegatik gure ustez telebista heziketan erabiltzea oso positiboa izan daiteke, beti ere modu egoki batean erabiliz. Hau horrela izango da, zeren gaur egun ikasleak oso ohitutak daude teknologia berrietara eta oso astuna egiten zaie liburuen aurrean egotea. Gainera gaur egungo ikasleak memoria askoz eskematikoagoa daukate eta ohituta daude informazioa, modu motz batean hartzera.

Hau honela den einean, uste dugu oso positiboa izango dela telebista erabiltzea umeak informazioa modu eskematikoago batean ikusi ahal izango dutelako. Modu honetan informazio garrantzitsuena aukeratuz eta ikasketa progresu aktiboago bat eskainiz.