martes, 29 de mayo de 2012

BIDEOJOKUEK SORTZEN DUTEN ANTSIETATEA

Gaur egungo bideojoko gehienetan umeak zerbait lortzeko, ekintzak ahalik eta azkarren egin behar dituzte, pentsatzeko denbora alde batetara utziz eta edozer lortzeko ahalik eta azkarren bete behar dituzte ekintzak aurrera eramanez. Artikulua ikusteko hemen klikatu.

Honek ondorio larriak dakartza beraien bizitzeko moduan. Gaurko garaiko umeak, ez dute pentsatzen ekintzak aurrera eramateko garaian. Zuzenean eta modu azkarrean gauzak lortzen eta egiten saiatzen dira. Honexegatik estimuluen aurrean, erreakzioak, berehalakoak dira. Honek askotan biolentziaz jokatzera eramaten ditu.

Gaur egun gazteak gatazka baten aurrean, ez dute lasaitasunez pentsatzen eta zuzenean biolentziaz jokatzen dute, gertatu ahal zaiena kontuan izan gabe. Aldi berean balorazioaren kontzeptua alboratuz.

Hau beraien bizitzako beste esparruetan ikus dezakegu. Honexegatik, umeak ikastetxeetan, ikasteko garaian, ez dituzte gustuko liburuak, nahiago dute guztia azkar egitea ezer pentsatu gabe. Edozein gatazkaren aurrean, guztia askatzen dute eta honen aurrean portaera bortitzak izaten dituzte, inpotentziarengatik eta bideojokoek sortzen duten antsietateagatik. Hau baita loturik doa bideojokoak sortzen duten bizitzaren ikus moduari.

Guzti hau kontuan izanda, Gure ustez ikastetxeetan irakasteko teknikak aldatu beharko ziren. Teknologia berriak erabiltzea oso onuragarria izango zen heziketako partaide guztientzat.

Aldi berean teknologia hauen bitartez umeen portaera hauek ekiditu beharko zirela uste dugu. Errespetatzen duten ikasleak sortuz.

Aldi berean gurasoak honi buruzko heziketa bat izan beharko dute, hau oso interesgarria iruditzen zaigu. Gainera gaur egungo egoerari buruzko informazioa izan beharko zuten, bideojoko mota hauek baztertzeko.
Bideo honetan ikusten da, zer nolako beharra duten jolasteko...