viernes, 29 de mayo de 2015

BIDEOJOKUAK GIZARTEAN

Bideojokoak gaur egun edozein haurren eskutan eta edozein etxetan aurki ditzazkegu, gure gizartean eta batez ere gazteriaren artean guztiz integratuak daude.Honako helbide honetan,aurkitu dugun testuan, argi erakusten digu bideojokoen erabilpen egokiarekin ez dezakeela zertan adiziorik sortu behar.

Bideojokoen erabilpen desegokiak, eragin zuzena dute bai biolentzian baita menpekotasunean ere. Dagoeneko, oso ohikoak bilakatu dira , biolentzia duten bideojokoak merkatuan eta gainera hauek, haurren artean erabilienak dira. Eta ikus besterik ez daukagu egungo gizartean, nola eragiten duten modu honetako jokoek. Zenbait lurraldetan biolentzi kasu asko ikusi ditugu, bideojokoen ondorioz. Bestalde, emakumearen irudia, gutxietsi egiten da, normalean emakumearen papera pasiboa izan ohi da. Baita ere, bideojokoen bidez, menpekotasun handiak eragiten dira, gaur egungo gazteria adibide.

Gure iritziz, bideojokoek eragina izaten dute, bai biolentzian baita adizio kasutan ere. Noski dena neurri batean. Baina iruditzen zaigu, arazoa hauetan bakarrik erreparatzen dutela bideojokoen aurka egiteko. Baina, garai hauetan, bideojoko desberdinak daude eta denak ez dira , biolentzia edo menpekotasunaren eragile. Badaude hezigarriak diren bideojokoak ere eta irakaskuntzan erabilgarriak izan daitezke, izan ere, beraien bidez ikasleek zenbait abilitate eta estrategia ikas baititzakete. Gainera beraien laguntzaz, ikasleen arteko sozializazioa erraztu daiteke, ikasleen arteko harremanak lantzeko edo sendotzeko egokiak dira eta zenbait balore barneratzeko ere. Honetaz gain, haurrak beraiekin motibatu eta denbora eder bat pasa dezakete. Eta gaur egun gizartean hain erabilia izanik, irakaskuntzan aprobetxatzea komenigarria izan liteke. Gainera, haurrek holako jolasekin oso ondo pasatzen dute, eta jakina da jolasaren bidez asko ikasten dela.

Iruditzen zaigu, arazoarekin ez dela amaituko bideojokoak ez erabiliz gero. Hauen erabilera zuzen bat egin behar da eta erabilera egoki baten bidez gaur egungo arazoak konponduko litezke. Ikaskuntzan parte hartzen dugun hezitzaileok eta gurasoek honen ardura hartu behar dugu, ondorioz hau lortzeko lan egin beharra dago.

Hona hemen gizarte honetako gaztedian eragiten duen eragina: