lunes, 9 de abril de 2018

IRRATI, TELEBISTA ETA TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINA HAURRENGAN



ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!!
Heziketa Fisikoko bi ikasle gara; Igor Ayanz eta Maialen Galarraga.
Txoko honetan,komunikabideek eta teknologi berriek haurrengan dituzten eraginei buruzko informazioa zintzilikatuko dugu eta guztiek duzute parte hartzeko aukera. Beraz, zuen iritzia jar dezakezue. Anima zaitez!!!

lunes, 29 de mayo de 2017

TEKNOLOGIA BERRIETARA MOLDATUZ

Gaur egun kontziente gara, teknologia berriak gizartean guztiz barneratuta daudela eta etxe guztietako ogi bilakatu direla. Ia ezinezkoa dugu, teknologi berriak ezagutzen ez dituen ingururik aurkitzea. Hau da, Teknologia berriak gizartean erabiltzen diren tresnak eta kode arrunt bihurtu dira aspaldidanik, bai etxetan eta bai gizarteko arlo gehienetan ere. Artikulu hau irakurri ondoren honako ondorioetara iritxi gara.

Ikastetxeak aurrerapen teknologikoen eraginpean daude eta ikastetxeetan aurrerapen teknologi hauek beharrezkoak dira gizartean eguneratzeko.

Teknologia berriak ikastetxeetan sartzeak ondorio desberdinak ekar ditu. Alde batetik, ikaskuntzaren hobekuntzak ekarri ditu, adibidez, PC Tabletaren erabilerak. Baino horrek, irakaskuntzan berrikuntza izugarriak bultzatuko ditu. Jardueren izaera aldatu eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua aldatzea suposatuko luke.

Teknologia Berrien erabilpen okerrak, haurrengan eragin kaltegarri batzuk eragin ditzake. Haurrei bideratutako mezuak, errealitate imitagarri bakartzat interpretatuko lukete, horrela bere errealitatetik aldenduz. Hemen ikus dezakegun bideo honetan garbi agertzen da denboran zehar programazioek izan duten eraldaketa eta hauen ondorioak…


Hau guztiarekin, ondorio batera iritxi gara, ikastetxeak eta ikasleria Teknologia Berri onenekin lan egingo dutela denbora gutxi barru, baina beti ere, ikasgeletako liburuen funtzioa ahaztu gabe, hau horrela izanez gero, aldaketa positibotzat hartuko genuke.

domingo, 29 de mayo de 2016

HAURTZAROA ETA DENBORA- PASA: BAKARKAKO AISIALDIA

Egungo gizarte honetan teknologia geroz eta indartsuagoa da eta aisialdia, orain, elektronikoa dela konstiente garen harren honek ekarri dituen ondorioetariko bat honako hau da; teknologia berriek aisialdi-plegu sedentario eta indibidualagoak agertzen eta ugaltzen lagundu dutela. Hemen artikulu interesgarri baT.
Gaur egun, atzean geratu da garai bateko gaztetxoen topalekuak ziren guneak, alde batera utzi dira, parkeak, txapak, kanikak eta ogitartekoa, ordezkatuak izan baitira. Orain, merkatal guneak, bideojokoak, telebista eta hanburgesa dira eguneroko, batez ere errealitate berri honetako eskola-jardunaldi luzeekin, eskolaz kanpoko ekintzekin eta aisialdirako produktu berriekin lotzen badugu.
Berezko jolasa, gaur egun galtzan ari da, umeek beraiek sortu eta araututakoa, umeen irudimen eta sormena garatzeko ezinbestekoa direnak. Haurrek praktikatzen dituzten jolasek geroagoko garapenean eragin zuzena dute, ondorioz, bideojoko edo Internetekin orduak eta orduak ematen dituztenak, gerora, bakarti eta barnerakoiago dira kalean jolasten direnak baino.
Gaur egungo bizi-erritmo azkarraz eta agenda beteez osaturiko gizarte honetan, gurasoek eta seme-alabek elkarrekin igaro beharreko denbora bereganatu dute beste egin beharrekin. Ondorioz gaztetxoek, orientabiderik gabe, erabakiak eta ekintzak beraien kabuz hartzera baldintzatzen dituzte, beraiek beraien erabakien jabe eginez horren gai izan gabe.
Hau guztia jabe izan da, ondorio batera iritxi gara, berez teknologi berrien erabilpen zentzuzkoarekin, errehabilitazio-faktore izan daiteke (hainbat funtzio psikomotor estimulatu eta erreflexu-azkartasuna areagotzeko, adibidez). Kontua da, informazio eta aisialdirako bitarteko berri horiek nola erabiltzen diren, eta gaur egun etxeetan ez dute zentzu horretara bideratzeko faktorerik, beraz online jokoetan adibidez, denbora gehiegi ematean, gaur egungo kontrol ezagatik , esate baterako, morrontza, ergonomia eta, areago ikusmen alorretako arazoak sortarazten ari dira. Eta hau da arazoa,informazio eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berriek bizitza sozialean duten inpaktuak haur eta gazteen jokabide eta aisialdietan berebiziko aldaketa eragiten ari baitira, aurreko belaunaldietako pertsonenen aldean.
Hemen dugun bideo hau, egoera estremu batena izan harren, gaur eguneko Japoneko arazo sozial bat dugu, eta bertan ikus dezakegu gizarte honek jasotzen ari den eraldaketa azkarregiak gazteengan izan dezakeen ondorio kaltegarriak.

viernes, 29 de mayo de 2015

BIDEOJOKUAK GIZARTEAN

Bideojokoak gaur egun edozein haurren eskutan eta edozein etxetan aurki ditzazkegu, gure gizartean eta batez ere gazteriaren artean guztiz integratuak daude.Honako helbide honetan,aurkitu dugun testuan, argi erakusten digu bideojokoen erabilpen egokiarekin ez dezakeela zertan adiziorik sortu behar.

Bideojokoen erabilpen desegokiak, eragin zuzena dute bai biolentzian baita menpekotasunean ere. Dagoeneko, oso ohikoak bilakatu dira , biolentzia duten bideojokoak merkatuan eta gainera hauek, haurren artean erabilienak dira. Eta ikus besterik ez daukagu egungo gizartean, nola eragiten duten modu honetako jokoek. Zenbait lurraldetan biolentzi kasu asko ikusi ditugu, bideojokoen ondorioz. Bestalde, emakumearen irudia, gutxietsi egiten da, normalean emakumearen papera pasiboa izan ohi da. Baita ere, bideojokoen bidez, menpekotasun handiak eragiten dira, gaur egungo gazteria adibide.

Gure iritziz, bideojokoek eragina izaten dute, bai biolentzian baita adizio kasutan ere. Noski dena neurri batean. Baina iruditzen zaigu, arazoa hauetan bakarrik erreparatzen dutela bideojokoen aurka egiteko. Baina, garai hauetan, bideojoko desberdinak daude eta denak ez dira , biolentzia edo menpekotasunaren eragile. Badaude hezigarriak diren bideojokoak ere eta irakaskuntzan erabilgarriak izan daitezke, izan ere, beraien bidez ikasleek zenbait abilitate eta estrategia ikas baititzakete. Gainera beraien laguntzaz, ikasleen arteko sozializazioa erraztu daiteke, ikasleen arteko harremanak lantzeko edo sendotzeko egokiak dira eta zenbait balore barneratzeko ere. Honetaz gain, haurrak beraiekin motibatu eta denbora eder bat pasa dezakete. Eta gaur egun gizartean hain erabilia izanik, irakaskuntzan aprobetxatzea komenigarria izan liteke. Gainera, haurrek holako jolasekin oso ondo pasatzen dute, eta jakina da jolasaren bidez asko ikasten dela.

Iruditzen zaigu, arazoarekin ez dela amaituko bideojokoak ez erabiliz gero. Hauen erabilera zuzen bat egin behar da eta erabilera egoki baten bidez gaur egungo arazoak konponduko litezke. Ikaskuntzan parte hartzen dugun hezitzaileok eta gurasoek honen ardura hartu behar dugu, ondorioz hau lortzeko lan egin beharra dago.

Hona hemen gizarte honetako gaztedian eragiten duen eragina:

jueves, 29 de mayo de 2014

UMEAK ETA BIDEOJOKOAK

Gaur egun, umeak telebistarengatik eta bideojokoengatik, koldarkeriaz beteriko gizarte batean hezten ari gara. Bertan sexismoa egun guztietan ikus dezakegu, matxismoa izugarria izanik eta gizonak emakumeen gainetik geratuz. Informazioa artikulu honetatik atera gu, hemen klikatu.

Beste alde batetik, gazteen artean erlazionatzeko sortutako modu berriak agertzen ari dira, hau honela izatean, biolentzia asko erabiltzen dute beraien eguneroko erlazioetan. Honek gazte oso suminduak sortuz eta hau gaurko gizartean geroz eta gehiago sumatuz.

Honek sexismoa dakar, buling- a, besteen gainetik geratzeko ideiarekin, arrazismoa, homofobia, etb…

Hau honela izanik esan dezakegu hau sustatzeko, bideojokoak tresna izugarriak direla, zeren bertan joko gehienetan umeak besteak hil ahal dituzte nahi duten neurrian. Beltzak, neskak, zaharrak….

Jokaera hauek egunero ikustean eta praktikatzean, hauek normaltasun guztiarekin ikusten dute eta portaera hauek normaltzat hartzen dituzte.

Honexegatik gazte hauek kalean beraien egunerokotasunean, barneratu dituzten portaera hauek erabiltzen dituzte. Baina guzti honek bideojokoen koldarkeria atzean daukalarik.

Honexegatik, gurasoak honen aurrean kontutan izanik gaur egungo gazteetan bideojokoak duten ondorioak, gazteak eta beraien jokoak kontrolatu beharko zituzten.

Aldiz gobernuak, joko hauek begiratu beharko zituzten eta kendu beharko zituzten merkatutik beste joko hezitzaile batzuk erabiliz egoera hau aldatua izanik. Bideojokoak daukaten eragin sozialagatik.
Hemen duzue bideoa ikusgai, non nerabe bat agertzen den, bere sumin kontrola ezinaz, penagarria...

miƩrcoles, 29 de mayo de 2013

BAKARDADEA



Gure garaiko bideojokoengatik, gaur egun gazte asko, gizartetik aldentzen dira eta bakartasunerantz jotzeko joera daukate. Hemen artikulua ikusteko klikatu.

Hau arrazoi ezberdinengatik egiten dute umeek. Batzuk mundu birtual honen inguruan beraien mundu berri bat sortzen dute eta bertan seguru sentitzen direla diote, gertakizun guztiak kontrolpean dituztelako. Hau gertatzean, ume hauek kanpoan dagoen guztiaz babesten dira gizartetik aldenduz.

Hau gertatzean umeak beraien pertsonalitatea bideojokoaren pertsonaiagatik aldatua izango da. Kasu hauetan izugarrizko arazoak sortuz, zeren hau biolentzia aurrera badarama, umeak honela jokatuko du askotan, jendea hiltzeraino iritsiz.

Bukatzeko esan beharra dago, oso bakartiak diren umeak arazo hau izateko erraztasun handia daukatela.

Honexegatik gure ustez, honelakoak diren umeen gurasoak, honetaz informatuak izan behar direla eskolatik hau ezagutzeko eta ekiditeko, arazoaz konturatzen badira.

Aldiz eskolatik ume hauekin talde lanak sustatu beharko ziren, beste umeekin egoteaz gozatzeko eta hori zein garrantzitsua den konturatzeko.

martes, 29 de mayo de 2012

BIDEOJOKUEK SORTZEN DUTEN ANTSIETATEA

Gaur egungo bideojoko gehienetan umeak zerbait lortzeko, ekintzak ahalik eta azkarren egin behar dituzte, pentsatzeko denbora alde batetara utziz eta edozer lortzeko ahalik eta azkarren bete behar dituzte ekintzak aurrera eramanez. Artikulua ikusteko hemen klikatu.

Honek ondorio larriak dakartza beraien bizitzeko moduan. Gaurko garaiko umeak, ez dute pentsatzen ekintzak aurrera eramateko garaian. Zuzenean eta modu azkarrean gauzak lortzen eta egiten saiatzen dira. Honexegatik estimuluen aurrean, erreakzioak, berehalakoak dira. Honek askotan biolentziaz jokatzera eramaten ditu.

Gaur egun gazteak gatazka baten aurrean, ez dute lasaitasunez pentsatzen eta zuzenean biolentziaz jokatzen dute, gertatu ahal zaiena kontuan izan gabe. Aldi berean balorazioaren kontzeptua alboratuz.

Hau beraien bizitzako beste esparruetan ikus dezakegu. Honexegatik, umeak ikastetxeetan, ikasteko garaian, ez dituzte gustuko liburuak, nahiago dute guztia azkar egitea ezer pentsatu gabe. Edozein gatazkaren aurrean, guztia askatzen dute eta honen aurrean portaera bortitzak izaten dituzte, inpotentziarengatik eta bideojokoek sortzen duten antsietateagatik. Hau baita loturik doa bideojokoak sortzen duten bizitzaren ikus moduari.

Guzti hau kontuan izanda, Gure ustez ikastetxeetan irakasteko teknikak aldatu beharko ziren. Teknologia berriak erabiltzea oso onuragarria izango zen heziketako partaide guztientzat.

Aldi berean teknologia hauen bitartez umeen portaera hauek ekiditu beharko zirela uste dugu. Errespetatzen duten ikasleak sortuz.

Aldi berean gurasoak honi buruzko heziketa bat izan beharko dute, hau oso interesgarria iruditzen zaigu. Gainera gaur egungo egoerari buruzko informazioa izan beharko zuten, bideojoko mota hauek baztertzeko.
Bideo honetan ikusten da, zer nolako beharra duten jolasteko...

domingo, 29 de mayo de 2011

SEXISMOA BIDEOJOKUETAN

Bideojokoak , hauetan agertzen diren imajinengatik betidanik sexistak bezala kritikatuak izan dira. Hau izango da orain landuko dugun gaia, hementxe klikatu saguarekin honi buruzko informazio gehiago ikusteko.

Guztiok dakigu, honelako joko guztietan, gizonezkoak izaten direla protagonistak. Baina bertan gizonari buruz ikus dezakegun adibidean errealitatearekin ez du zerikusirik, fikzioa baita.

Bertan agertzen diren gizonezkoak, indartsuak dira, boteredunak, matxista hutsak…

Aldiz emakumeekin guztiz kontrakoa gertatzen da. Emakumeak, ez dute inongo garrantzirik denbora pasa hauetan. Hauek jokoaren barnean ez dute inolako garrantzirik.


Hau honela izanda, jokatzen dabiltzan mutilek, Bertan ikusten duten imajinekin lotzen dute emakumearen irudia, garrantzirik gabeko pertsona bat bezala ikusiz. Hobeto esanda botererik gabeko indibiduo bat bezala ikustera eramaten ditu.

Hau honela izanda, bideojokoetan neskak bakarrik sexuarekin erlazioa daukaten momentuetan agertzen, mutilak kontsumitzaile handienak izatean, emakumearen irudia horrekin lotzera eramango ditu, bizitza errealean, honela ikusiz emakumeak eta geroz eta sexistagoa den gizarte bat sortuz. Bideojokoak, erredun handiak izanez, gaur egun mutil askok kontsumitzen baitituzte produktu teknologiko hauek.

Honen aurrean, hau izango zen gure ustetan egin beharko zena:

- Gizarteko esparru guztietan; Heziketan eta etxeetan, honi buruzko informazioa eman beharko zitzaien umeei hau prebenitzeko.
- Estatuak honelako bideojokoak, galarazi beharko zituen.
- Gobernutik informazioa eskaini beharko zitzaien ikastolei eta gurasoei.
- Bideojokoak hezteko erabili beharko ziren, ez errealitatearen ikuspuntu negatibo bat emateko.

Hemen dituzue bi bideo, norberak egitea bere hausnarketa, desberdintasunik ba aldago, nesken irudia bideojuetan eta mutilen irudien artean?


jueves, 27 de mayo de 2010

ZER DA TELEBISTA


Telebista gaur egungo gizartean, indar gehien daukan komunikatzeko tresna da. Hau honela da, ikusmena eta entzumena behar direlako bertan agertzen diren informazio ezberdinak hartzeko.

Heziketara bideratzen badugu tresna teknologiko hau esan beharra dago, oso onuragarria izan daitekeela, honek dituen kualitateengatik eta daukan indarragatik.

Hau dela eta hezkuntzan erabiltzea oso positiboa izan daiteke umeak ikasterako garaian beste motibazio batekin aurrera eramango dutelako prozesu hau.Informazioa ikusteko hemen klikatu!

Informazioa oso azkar emana izango da telebistaren bitartez. Honi esker ikasleak, bakarrik informazio nagusia pertzibituko dute eta hau barneratu ahal izan go dute. Honen bidez informazio sekundario guztia albo batera geladituko da.

Aldiz liburuekin ikasleak, heziketaren protagonistak, aspertzeko erreztasun handiago bat izango dute geldotasunagatik eta ez dute informazioa ondo asimilatuko.

Guzti honexegatik gure ustez telebista heziketan erabiltzea oso positiboa izan daiteke, beti ere modu egoki batean erabiliz. Hau horrela izango da, zeren gaur egun ikasleak oso ohitutak daude teknologia berrietara eta oso astuna egiten zaie liburuen aurrean egotea. Gainera gaur egungo ikasleak memoria askoz eskematikoagoa daukate eta ohituta daude informazioa, modu motz batean hartzera.

Hau honela den einean, uste dugu oso positiboa izango dela telebista erabiltzea umeak informazioa modu eskematikoago batean ikusi ahal izango dutelako. Modu honetan informazio garrantzitsuena aukeratuz eta ikasketa progresu aktiboago bat eskainiz.

miƩrcoles, 27 de mayo de 2009

TELEBISTAREN ERAGINA UMEETAN

Gaur egun argi dago umeen arten arazo berri bat agertzen ari dela, biolentzia.Hau ikusi ahal izateko artikulu batetiok informazioa atera dugu hauxe ikusteko hemen klikatu

Arazo honetan, telebistak daukan erreperkusioa izugarrizkoa da. Hau honela izanda umeek ezin dute errealitatea eta fikzioa alderatu eta honexegatik, umeek biolentzia normaltzat hartzen dute eta honexegatik honen aurrean daukaten konportamendua normaltzat ikusten dute.

Presincach- a beste arazo berri bat da. Hau ikastetxeetan era oso negatibo batean ikusten da. Umeak edozein arazoren aurrean egiten dute lehenengo gauza, jotzen hastea da eta irakasleek ez dakite nola geldiarazi arazo hau.Artikulua ikusteko

Honexegatik honen aurrean gure ustez, hau izango zen egin beharko genukeena:

- Heziketatik, ikastetxeek, honi aurre egiteko, heziketa bat eman beharko genieke umeei.
- Gurasoak hezitu beharko genituzke, beraiek aukeratu ahal izateko umeek ikusten dutena.
- Gobernutik baita, heziketa bat eman beharko zitzaien gurasoei.
- Biolentzia gutxiago, bota beharko genuke umeek telebista ikusten dituzten orduetan.
- Telebistak gaur egungo gizartean daukan garrantziagatik, heziketa metodo bat bezala erabiltzen ikasi beharko genuke.

martes, 27 de mayo de 2008

UMEAK ETA TELEBISTAREN BESTE ARAZO BATZUK

Testu honetan biolentziari buruzko informazioa aurkitu dugu, baina beste arazo batzuk badirela ikusi dugu eta hauetaz hitz egitea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.Informazioa nondik atera dugun ikusteko hemen klikatu.

Gaur egun, umeek denbora asko ematen dute telebistaren aurrean, bere denboraren erdia baino gehiago. Hau honela izatean, umeak beraien adinean oso garrantzitsuak diren beste gauza batzuk alde batetara uzten dituzte:

- Umeek beraien artean erlazio pertsonalak alde batetara uzten dituzte.
- Ikasketak alde batetara uzten dituzte eta honek gaur egun gorantz dioan ikasketa porrotak dakar.
- Nutrizio txar bat izango dute, janari bizkorren albisteengatik adibidez: MC Donals, telepizzza….
- Aldi berean, telebistan alkoholari buruzko informazio asko agertzen da, drogei buruzkoa, honek baita umeengan erre perkusioa izango du, hau normaltzat ikusiz. Hauek kontsumitzeko erraztasun handiagoa izanik iraganean.
Guzti hau honela izanik, arazo hauen aurrean zerbait egin beharko dugu:
Honen ondorioz, hau izango da egin beharko genukeena:

- Gurasoak umeekin batera telebista ikustea.
- Umeei ikusi beharrekoa zer den esatea.
- Umeei gatean telebista ikusten debekatzea.
- Umeekin batera, modu kritiko batean telebista ikustea.
- Ikusi behar dituzten marrazki bizidunak, aukeratzea.
- Lagunekin egon beharrari garrantzia oso handi bat ematea.
- Ikastetxeetatik, telebistarekin kritikoak izaten laguntzea.
- Ikastetxetik nutrizioari buruzko datuak eskaintzea.
- Ikastetxea eta familien artean droga eta alkoholari buruzko informazio eta heziketa egoki bat ematea.
- Kontsumismoari buruko heziketa egoki bat ematea.

Hemn adibide gisa bideo hau, non ikusten den haurren pasibitatea telebistaren aurrean...

domingo, 27 de mayo de 2007

UMEAK ETA IMITAZIOA; BESTE ARAZO BAT

Umeak oso imitazioaren bidez ikasten dutela jakinda informazioa, hemendik atera dugu: Hementxe klikatu hau ikusi ahal izateko. Umeak gizarteratzeko, gurasoak eta bere inguruko jendea imitatuko du. Hau kontuan izanik, umearen inguruko pertsona guztiak ahalik eta hoberen portatu beharko dira umeak iraganean jarrera egokiak izateko.

Hau honela izanda baita hitzekin kontuz ibili beharko dira gurasoak umeak hitz txarrak ikas ez dezan txikitatik.

Lehen esandakoa kontuan izanik jakin beharko dugu telebista gaur egungo gizartean indar asko daukala eta honexegatik umea askotan telebistako pertsonaiak imitatzen saiatzen dela.

Honexegatik oso egokia izango da gurasoak berarekin telebista ikustea, hau gertatzen den ikusi ahal izateko.

Guzti hau kontuan izanik gure ustez , gaur egun, kontuan izanik telebistaren indarra eta programazio indartsua, gurasoek umeekin ikusi beharko dute telebista ikusi beharreko hauek mugatuz. Hemen bideo bat adibide gisa:

lunes, 29 de mayo de 2006

ESKOLA-IRRATIA, KOMUNIKABIDEA TRESNA PEDAGOGIKOA BIHURTUTA


Testu hau irakurri ondoren, argi gelditu zaigu oso dibertigarria izan daitekeela eskola barneko Irrati bat sortzea eta aldi berean, oso aberasgarria izan daitekeela hizkuntza batentzat. Informazioa ikusteko hementxe klitatu.
Oso interesgarria iruditu zaigu, testu hau. Gure ustez Irrati bat sortzea ikastetxearen inguruan oso onuragarria izango da hizkuntza bat garatzeko eta euskararen kasuan, hizkuntz gutxitua izanik, askoz hobeagoa izango da .
Komunikabide honi esker ikastetxearen barnean, hizkuntza (euskara ) garatzea errazagoa izango da honek ikasleengan izango duen ondorioagatik. Are gehiago, ikasleak protagonistak izan beharko dira komunikabide alternatibo hauen barnean, beste ikasleak gehiago kontzientziatu ahal izateko.
Honela hizkuntza horren erabilera sustatzea lortuko dugu, ikasleak aldi berean gozatuz hizkuntza erabiltzean eta erabilera egokiago bat lortuz.
Ondorioz uste dugu euskara irakasten den ikastetxeetan oso positiboa izango zela honelako irratiak sortzea, hizkuntzaren erabilera handiago bat izateko. Kontuan izanik gainera gaur eguneko teknologiekin oso erraza dela bat sortzea gastuak minimoak izanik.