lunes, 29 de mayo de 2017

TEKNOLOGIA BERRIETARA MOLDATUZ

Gaur egun kontziente gara, teknologia berriak gizartean guztiz barneratuta daudela eta etxe guztietako ogi bilakatu direla. Ia ezinezkoa dugu, teknologi berriak ezagutzen ez dituen ingururik aurkitzea. Hau da, Teknologia berriak gizartean erabiltzen diren tresnak eta kode arrunt bihurtu dira aspaldidanik, bai etxetan eta bai gizarteko arlo gehienetan ere. Artikulu hau irakurri ondoren honako ondorioetara iritxi gara.

Ikastetxeak aurrerapen teknologikoen eraginpean daude eta ikastetxeetan aurrerapen teknologi hauek beharrezkoak dira gizartean eguneratzeko.

Teknologia berriak ikastetxeetan sartzeak ondorio desberdinak ekar ditu. Alde batetik, ikaskuntzaren hobekuntzak ekarri ditu, adibidez, PC Tabletaren erabilerak. Baino horrek, irakaskuntzan berrikuntza izugarriak bultzatuko ditu. Jardueren izaera aldatu eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua aldatzea suposatuko luke.

Teknologia Berrien erabilpen okerrak, haurrengan eragin kaltegarri batzuk eragin ditzake. Haurrei bideratutako mezuak, errealitate imitagarri bakartzat interpretatuko lukete, horrela bere errealitatetik aldenduz. Hemen ikus dezakegun bideo honetan garbi agertzen da denboran zehar programazioek izan duten eraldaketa eta hauen ondorioak…


Hau guztiarekin, ondorio batera iritxi gara, ikastetxeak eta ikasleria Teknologia Berri onenekin lan egingo dutela denbora gutxi barru, baina beti ere, ikasgeletako liburuen funtzioa ahaztu gabe, hau horrela izanez gero, aldaketa positibotzat hartuko genuke.

No hay comentarios: