domingo, 29 de mayo de 2016

HAURTZAROA ETA DENBORA- PASA: BAKARKAKO AISIALDIA

Egungo gizarte honetan teknologia geroz eta indartsuagoa da eta aisialdia, orain, elektronikoa dela konstiente garen harren honek ekarri dituen ondorioetariko bat honako hau da; teknologia berriek aisialdi-plegu sedentario eta indibidualagoak agertzen eta ugaltzen lagundu dutela. Hemen artikulu interesgarri baT.
Gaur egun, atzean geratu da garai bateko gaztetxoen topalekuak ziren guneak, alde batera utzi dira, parkeak, txapak, kanikak eta ogitartekoa, ordezkatuak izan baitira. Orain, merkatal guneak, bideojokoak, telebista eta hanburgesa dira eguneroko, batez ere errealitate berri honetako eskola-jardunaldi luzeekin, eskolaz kanpoko ekintzekin eta aisialdirako produktu berriekin lotzen badugu.
Berezko jolasa, gaur egun galtzan ari da, umeek beraiek sortu eta araututakoa, umeen irudimen eta sormena garatzeko ezinbestekoa direnak. Haurrek praktikatzen dituzten jolasek geroagoko garapenean eragin zuzena dute, ondorioz, bideojoko edo Internetekin orduak eta orduak ematen dituztenak, gerora, bakarti eta barnerakoiago dira kalean jolasten direnak baino.
Gaur egungo bizi-erritmo azkarraz eta agenda beteez osaturiko gizarte honetan, gurasoek eta seme-alabek elkarrekin igaro beharreko denbora bereganatu dute beste egin beharrekin. Ondorioz gaztetxoek, orientabiderik gabe, erabakiak eta ekintzak beraien kabuz hartzera baldintzatzen dituzte, beraiek beraien erabakien jabe eginez horren gai izan gabe.
Hau guztia jabe izan da, ondorio batera iritxi gara, berez teknologi berrien erabilpen zentzuzkoarekin, errehabilitazio-faktore izan daiteke (hainbat funtzio psikomotor estimulatu eta erreflexu-azkartasuna areagotzeko, adibidez). Kontua da, informazio eta aisialdirako bitarteko berri horiek nola erabiltzen diren, eta gaur egun etxeetan ez dute zentzu horretara bideratzeko faktorerik, beraz online jokoetan adibidez, denbora gehiegi ematean, gaur egungo kontrol ezagatik , esate baterako, morrontza, ergonomia eta, areago ikusmen alorretako arazoak sortarazten ari dira. Eta hau da arazoa,informazio eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berriek bizitza sozialean duten inpaktuak haur eta gazteen jokabide eta aisialdietan berebiziko aldaketa eragiten ari baitira, aurreko belaunaldietako pertsonenen aldean.
Hemen dugun bideo hau, egoera estremu batena izan harren, gaur eguneko Japoneko arazo sozial bat dugu, eta bertan ikus dezakegu gizarte honek jasotzen ari den eraldaketa azkarregiak gazteengan izan dezakeen ondorio kaltegarriak.

No hay comentarios: